Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa asteburuan abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 3a, 08:00

Beti Gazteko emakumeak Euskal Herriko txapelketako lehian hasiko dira igandean Lesakan bertan.

Larunbatean Hazparnen 680 kiloko gizonezkoen txapelketa jokatuko da saio bakarrean eta igandean Lesakan, 540 kiloko emakumeen txapelketako lehen jardunaldia

Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa asteburu honetan abiatuko da, zazpi kategoriatan banatua (gizonezkoen lau kategoria, emakumeen bi eta mistoa). Lesakako Beti Gazte eta Amaiur izanen dira eskualdeko ordezkariak. Urtarrilaren 7an jokatuko da dagoeneko lehen txapela, 680 kilokoa, Hazparnen jokatuko den saio bakarrean. Asteburu horretan, urtarrilaren 8an Lesakan jokatuko dute emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia.

Larunbatean Hazparnen jokatuko den gizonezkoen pisu astuneneko txapelketan, Beti Gazterekin batera, Gaztedi, Ibarra A, Ñapurrak, Zuraide A eta B eta Donamartiri taldeak lehiatuko dira.

Igandean, Lesakako udal pilotalekuan jokatuko den emakumezkoen 540 kiloko txapelketak lehen jardunaldian, berriz, Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Abadiño, Badaiotz, Gaztedi eta Ibarra A ariko dira.

Urtarrilaren 14an, Busturian (Bizkaia), 640 kiloko gizonezkoen lehen jardunaldia jokatuko dute. Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Abadiño, Berriozar, Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak eta Zuraide A eta B lehiatuko dira.

Urtarrilaren 22an Burgelun (Araba), gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute eta urtarrilaren 28an Pobesen (Araba) bi kategoria hauetako finalak.

Otsailean sartuta, otsailaren 4an, Erandion (Bizkaia), 600 kiloko gizonezkoen lehen jardunaldia jokatuko dute. Kategoria honetan hamar talde lehiatuko dira: Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Abadiño, Antsoain, Berriozar, Gaztedi, Goiherri, Ibarra, Ñapurrak eta Txantrea.

Otsailaren 11n, Abadiñon (Bizkaia), emakumezkoen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute. Bederatzi talde ariko dira kategoria honetan: Amaiur, Beti Gazte, Abadiño A eta B, Badaiotz, Berriozar, Gaztedi, Ibarra eta Txantrea.

Otsailaren 12an, Abadiñon jokatuko dute 600 kiloko gizonezkoen bigarren jardunaldia.

Otsailaren 18an, Berangon (Bizkaia), 500 kiloko emakumezkoen bigarren jardunaldia eta 600 kiloko gizonezkoen finala jokatuko dituzte.

Otsailaren 25ean, Laukizen (Bizkaia), emakumezkoen 500 kiloko finala eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketa, saio bakarrean, jokatuko dituzte. Gizonezkoen pisurik arinenean Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra eta Abadiño, Berriozar, Gaztedi, Goiherri, Ibarra, Ñapurrak eta Txantrearekin lehiatuko da.

Martxoko lehen asteburuan, larunbatean, martxoak 4, junior eta 23 urtez beheitiko txapelketa jokatuko dute Abadiñon (Bizkaia) eta igandean, martxoak 5, txapelketa mistoko (580 kilo) finala Ibarran (Gipuzkoa). Hau izanen da talde gehien bilduko dituen txapelketa, hamabi guztira. Amaiur eta Beti Gazterekin batera, bina talde paratuko dituzte goma gainean Abadiñok, Gaztedik eta Ibarrak eta bana Antsoain, Badaiotz, Berriozar eta Goierrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun