Eskualdeko liburutegiek ordutegia aldatuko dute Eguberrietan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 21a, 20:00

Eguberri garaian ordutegi aldaketak izanen dituzte Doneztebeko, Elizondoko, Leitzako eta Lesakako liburutegiek

  • Doneztebeko Udal Liburutegiak abenduaren 23tik urtarrilaren 2ra itxiko du. Ondotik betiko ordutegiarekin segituko du, hau da, 16:00etatik 20:00etara
  • Baztango Liburutegi Publikoak abenduaren 26an itxiko du. Abenduaren 27tik urtarrilaren 5era Eguberrietako ordutegia izanen du, 09:30etik 14:30era. Ondotik betiko ordutegiarekin segituko du, hau da, 14:00etatik 20:00etara.
  • Leitzako Liburutegi Publikoak abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra itxiko du, abenduaren 27an eta 28an izan ezik. Bi egun horietan goizeko ordutegia izanen du, 08:30etik 14:30era. Ondotik betiko ordutegiarekin segituko du, hau da, 14:00etatik 20:00etara.
  • Lesakako Liburutegia Publikoak urtarrilaren 2tik 5era itxiko du. 27tik 30era, berriz, goizeko ordutegia izanen du, 08:30etik 14:30era. Ondotik betiko ordutegiarekin segituko du, hau da, 14:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun