Eskualdeko bi gaztek egin dute nekazaritza-abelzaintza sektorean sartzeko INTIAk antolatutako ikastaroa

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 21a, 13:00
INTIAren ikastaroan parte hartu duten gazte gehienak asteartean Atarrabian, diplomak hartu ondotik.

Denera Nafarroako 22 gaztek hartu dute diploma astearte honetan

INTIA enpresa publikoak urtero antolatzen du nekazaritza eta abeltzaintzara dedikatu nahi duten gazteentzako ikastaroa. Hain zuzen aurtengoa aste honetan borobildu dute, asteartean Atarrabian gazte ekintzaileentzat egin duten jardunaldi batekin.

Denera 22 lagunek parte hartu dute aurtengo ikastaroan, gizonak eta emakumeak erdi eta erdi. Ikasleen banaz bertzeko adina 31 urtekoa izan da: gazteenak 18 urte bete gabeak ditu eta zaharrenak 46 urte. Aipatzekoa da, bitan banatuta egin dutela ikastaroa. Nekazaritzako ikastaroan 15 lagunek parte hartu dute eta Erriberrin ibili dira. Abeltzaintzako ikastaroan parte hartu duten zortzi lagunek, berriz, Atarrabian egin dute ikastaroa, eta horietatik bi izan dira eskualdekoak: Lesakako Ana Altzuri eta Arraiozko Joseba Telletxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun