Beran, Aitor Elexpuru Egaña
51 urte ditu eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da, egun Berako alkatea. EH Bildun parte hartzen hasi eta 2015-2019 agintaldian zinegotzi izan zen. 2019an, berriz, alkate izatera ailegatu zen.
Goizuetan, Unai Miranda Berroeta
50 urteko goizuetarra enpresa pribatu bateko langilea da eta LABeko ordezkaria. Azken urteetan, herrigintzan hainbat eragiletan parte hartu izan du, eta agintaldi honetan Goizuetako alkatea eta Mendialdea Mankomunitateko lehendakaria izan da.
Lesakan, Ladis Satrustegi Altzugarai
34 urte ditu eta ingeleseko irakaslea eta egun Lesakako alkatea da. Musikazalea eta herri mugimendutan ibilia da. Gazte Asanbladako partaidea izan zen eta herriko kultur taldeetan ere aritutakoa da. EH Bildun parte hartzen hasi eta 2019an, 31 urterekin, alkate izendatu zuten.