Ados pilota elkartearen binakako pilota txapelketa Beran abiatuko da abenduaren 17an

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 09:00
Martxoaren 5ean finala jokatuko duten Zumarragako Beloko pilotalekuan egin dute Ados pilota elkartearen binakako pilota txapelketaren aurkezpena Santa Luzia egunez.

Promozio mailan, Ibarrola eta Insausti, Aranburu eta Perezen kontra ariko dira eta lehen mailan, Etxebeste beratarra eta Capellan, Etxekolonea zubietarraren  eta Mujikaren kontra

Santa Luzia egunez aurkeztu du Ados pilota elkarteak aurtengo binakako txapelketa nagusia. Iaz bezalaxe promozio eta lehen mailako pilotariek hartuko dute parte. Aurtengoan promozio mailan lau bikote izanen dira eta lehen mailan berriz zortzi bikote. Orotara beraz 24 pilotarik parte hartuko dute. Larunbat honetan, 18:00etan, Berako Eztegara pilotalekuan hasiko da txapelketa. Promozio mailako partidan, Ibarrola eta Insausti, Aranburu eta Perezen kontra ariko dira eta lehen mailakoan, Etxebeste beratarra eta Capellan, Etxekolonea zubietarraren eta Mujikaren kontra.

Orotora hogei udalerri baino gehiagotan emakumeen pilotaz gozatzeko aukera izanen dute. Eskualdeari dagokionez, Sunbillan abenduaren 23an lehen mailako partida jokatuko dute Aldaregiak eta Mendiburuk, Etxekolonea eta Mujikaren kontra. Leitzan, urtarrilaren 21ean herriko bi alaba aurrez aurre ikusteko aukera izanen da: Zabaleta eta Agirre, Iturriaga eta Galeanoren kontra ariko dira. Gainera txapelketaren fase erabakigarriak pilotaleku zinez entzutetsuetan jokatuko dira. Bertzeak bertze, lehen aldiz Tolosako inauterietan final laurdenak eta finalerdiak Azpeitia eta Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dituzte. Final handia martxoaren 5ean, Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dute. Hauek denak Hamaika telebistatik segitzeko aukera izanen da.

Beraz, bi hilabete luze iraunen duen goi mailako txapelketaz gozatzeko aukera izanen da hemendik aitzinera asteburuz asteburu.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun