Beti Gazte txapeldunorde izan da Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 11:00

Ibarra, Beti Gazte eta Berriozar, Euskal Herriko launakako txapelketa mistoko podiumean.

Emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak irabazi ondotik, Beti Gatek ezin izan zuen larunbatean Berriozarren Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa mistoa irabazi. Bigarren izan zen Lesakako laukotea, Ibarraren kontrako finala galdu ondotik. Berriozarrek osatu zuen podiuma.

Euskal Herriko zortzinakakoa urtarriletik martxora

Behin launakako sokatira txapelketa bukatuta, Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik urtarrilean hasiko da Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa, zazpi kategoriatan banatua (gizonezkoen lau kategoria, emakumeen bi eta mistoa). Urtarrilaren 7an jokatuko da dagoeneko lehen txapela, 680 kilokoa, Hazparnen jokatuko den saio bakarrean. Asteburu horretan, urtarrilaren 8an Lesakan jokatuko dute emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun