Doneztebeko gizonek eta Beti Gazteko emakumeek bakarrik irabazi dute futbolean asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 08:00
Doneztebe futbol taldeko kadeteek hamahiru gol sartu zituzten.

Errugbian ere galdu egin dute Sarako Izarrako eta BRT Menditarrak taldeko mutilek

Ez da sobera emankorra izan asteburua eskualdeko kirol talde nagusientzat. Futbolean, Doneztebeko gizasemeek eta Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu dute garaipena. Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Baztango erregionaleko taldeek galdu egin dute eta autonomikako Baztanek etxetik kanpo berdintzea lortu du. Aipagarria Doneztebeko kadeteek 13 gol sartu zituztela. Aurreraren partida urtarrilaren 7ra atzeratu dute. Errugbian, Sarako Izarra eta BRT Menditarrak gizonezkoen taldeek galdu egin dute. Eskubaloian ez da jardunaldirik izan asteburuan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 0 – Urola 1

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • FC Bidezarra 1 - CD Baztan 1 (Javier Urrutia)

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera KE – CD Aibares, urtarrilaren 7ra atzeratua.
  • Doneztebe FT 3 (Javi Ostiz, Urko Oiarzabal eta Aimar Sarratea) – CF Beriain 2

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 0 – CD Amaya 2

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Gure Txokoa 1 (Ruben Pedrosa) – Dunboa Eguzki 3

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 3 (Rakel Lasaga eta Olaia Telletxeak 2) – Tolosa B 1

Jubenilak Euskal Liga

  • Romo 3 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Kostkas 1 - Gure Txokoa 1 (Suharri Iratzoki)

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • Behobia 2 - Gure Txokoa B  2 (Ivan Nuñez eta beraien atean)

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Aoiz 3 - CD Baztan 0

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Aurrera KE 4 (Jon Mikel Agirrek 2, Eki Materorena eta Oihan Maritorena) – CD Asdefor B 0
  • Doneztebe 2 (Odei Mariezkurrena eta Eki Erasun) – JD San Jorge B 2
  • Baztan B 2 (Javier Egurrola eta Markel Torres) – Kirol Sport A 0

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa 4 (Oier Lluzia, Mikel Zozaia, Peio Martikorena eta Ortzadar Iratzoki) – Añorga 2
  • Beti Gazte 3 (Iker Irigoienen golak) – Igeltegi Donostia 4

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Paz Ziganda 1 - Aurrera 2 (Jon Iturriotz eta Janitz Sagastibeltza)
  • Baztan 2 (Emilio Alejandro Martinezen golak) – Kirol Sport A 3
  • Doneztebe FT 13 (Izei Astibiak 3, Aitor Baraibarrek 3, Ibai Mindegiak 2, Koteto Ezkurrak 2, Jon Ander Etxebestek 2 eta Iraitz Zelaieta) – CD Lezkairu B 1

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan 0 – Berriozar 3
  • Beti Gazte atsedena.
  • Gure Txokoa 5 (Haizea Otaegik 3 eta Oihana Nuñezek 2) – Gares 1
  • Aurrera KE 2 (Goiuri Zabaleta eta Eunate Belauntzaran) - UD Mutilvera B 0

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Behobia A 0 - Beti Gazte 4 (Joseba Rodriguezek 3 eta Kemen Telletxea)
  • San Marcial 2 - Gure Txokoa 1 (Oier Martin)

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 1 (Eneko Maiora) – UCD Burlades 2
  • Doneztebe FT 3 (Iñaki Bazterrika, Alain Bazterrika eta Aimar Etxeberria) – Berriozar CF B 0
  • CD Asdefor 1 - Aurrera 4 (Julen Baleztenak 2 eta Ibai Imazek 2)

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Lezkairu B 0 - Doneztebe FT 9 (Anartz Ezkurrak 3, Markel Ariztegik 2, Oier Rekartek 2, Aratz Retegi eta beraien atean)
  • Baztan 8 – CD Ardoi 3

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak

  • Oberena 8 - Gure Txokoa 2 (Ane Lazkanotegiren golak)
  • Baztan A 5 – CD Ademar 0
  • CD Kirol Sport B 8 - Baztan B 0

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • CD El Redin A 0 - Aurrera B 18
  • Aurrera A 4 – CD Ibararte 7

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen maila

  • Domiberia RC Rioja 27 - Sarako Izarra RT 7
  • BRT Menditarrak 13 – Getxo RT 26

16 urtez beheitikoak

  • AVK Bera Bera BRT 19 – Gaztedi RT 25

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun