Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako kategoria mistoko txapela jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 9a, 13:00

Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute larunbatean Berriozarren 17:00etan. Orain arte  jokatutako gizonezkoen txapelketa eta emakumezkoena irabazi ditu Lesakako Beti Gaztek. 

Bihar jokatuko duten azken jardunaldian Berriozarren  280 kiloko kategorian, eta eskualdeko bi talde ariko dira: Beti Gazte eta Amaiur. Horiez gain, Abadiño, Antsoain, Badaiotz, Berriozar, Ibarra eta Txantrea.

21 urtez azpikoen kategoriako hirugarren jardunaldia ere jokatuko dute, eta Amaiurko talde batek hartuko dute parte. 

Zortzinakako txapelketa urtarriletik martxora

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, urtarriletik hasita eta martxora bitarte Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa jokatuko dute, zazpi kategoriatan banatua (gizonezkoen lau kategoria, emakumeen bi eta mistoa). Urtarrilaren 7an jokatuko da dagoeneko lehen txapela, 680 kilokoa, Hazparnen jokatuko den saio bakarrean. Asteburu horretan, urtarrilaren 8an Lesakan jokatuko dute emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun