Urrian baino hamalau langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan azaro hondarrean. Zehazki, 587 dira izena emandakoak. Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, hamabi langabetu gehiago baitira arlo horretan (423). Industria arloan ere zazpi langabetu gehiago zeuden urri hondarrean (93). Eraikuntza arloan, aldiz, bortz langabetu gutiago zeuden (23). Nekazaritza-abeltzaintza arloan ere bi langabetu gutiago daude (21), baina aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi langabetu gehiago daude (27). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.