Sasoi honetan lehen aldiz galdu dute Sarako Izarra errugbi taldeko gizonek eta emakumeek

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 5a, 08:00

Futbol talde nagusien artean Aurrerak bakarrik lortu du garaipena asteburu honetan.

Futbolean ere, asteburu honetan aritu diren talde gehienek galdu egin dute, Preferenteko Aurrerak eta jubenilen Baztango taldeak izan ezik

Abenduko lehen asteburuan kirol jardunaldi murritza izan dute eskualdeko kirol taldeek. Eta beharrik, erran beharko, gehienek emaitza kaxkarrak lortu dituztelako. Errugbian, erraterako, orain arteko partida guztiak irabaziak zituzten Sarako Izarra taldeko gizonek nahiz emakumeek eta larunbat honetan biek galdu egin dute etxean, baita BRT Menditarrak taldeak Lekarozen ere. Futbolean ere berri on gutti izan dira: Leitzako Aurrerak irabazi egin zuen, baita Baztango jubenilek ere, baina Beti Gazte, Baztan eta Doneztebeko futbol talde nagusiek golik sartu gabe erraz galdu zuten, baita erregionaleko Baztanek eta Beti Gazteko jubenilek ere. Orokorrean, beraz, jardunaldi murritz bezain kaxkarra izan da.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Zumaiako 5 - Beti Gazte 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Peña Azagresa 4 - CD Baztan 0

Nafarroako Preferente maila

  • UCD Burlades B 0 - Aurrera KE 1 (Jon Vazquez)
  • CD Amigó 3 - Doneztebe FT 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B  2 – San Jorge JD 5

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte 0 – Antiguoko C 4

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan 2 – CD Kirol Sport 1

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen maila

  • Sarako Izarra RT 13 – Eibar RT 24
  • BRT Menditarrak 24 – Universitario Bilbao Rugby 28

Euskal liga, emakumeen ohorezko B maila

  • Sarako Izarra RT 5 – Getxo RT 26

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun