Gizonezkoen txapelketan, Amaiur eta Beti Gazte eskualdeko ordezkariekin batera, Berriozar, Antsoain, Txantrea eta Araxes nafarrak, Ibarra gipuzkoarra, Abadiño bizkaitarra eta Ñapurrak eta Zuraide lapurtarrak lehiatuko dira.
Launakako txapelketa bukatzeko, abenduaren 10ean, txapelketa mistoa jokatuko dute 280 kiloko kategorian, Berriozarren (bi talde aurkeztuko ditu Amaiurrek eta bakarra Beti Gaztek).
Zortzinakako txapelketa urtarriletik martxora
Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, urtarriletik hasita eta martxora bitarte Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa jokatuko dute, zazpi kategoriatan banatua (gizonezkoen lau kategoria, emakumeen bi eta mistoa). Urtarrilaren 7an jokatuko da dagoeneko lehen txapela, 680 kilokoa, Hazparnen jokatuko den saio bakarrean. Asteburu horretan, urtarrilaren 8an Lesakan jokatuko dute emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia.