Abenduko lehen asteburuan kirol jardunaldi murritzagoa izanen da

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 2a, 08:00
Beti Gazteko jubenilak euskal ligako bigarren garaipenaren bila zelairatuko dira larunbat arratsaldean Mastegin.

Eskubaloian ez dira ariko, futboleko talde nagusiek kanpoan jokatuko dute eta errugbikoek etxean

Abenduko lehen asteburuan kirol jardunaldi murriztua izanen dute eskualdeko taldeek. Eskubaloian, erraterako, ez da partidarik izanen. Futbolean, talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute eta Beti Gazteko eta Baztango jubenilek etxean. Errugbian, Sarako Izarrako emakumeek eta gizonek larunbat arratsaldean jokatuko dute Saran eta BRT Menditarrak taldeko gizasemeek Lekarozen.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Zumaiako - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zumaiako Aita Marin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Peña Azagresa - CD Baztan, larunbatean 17:00etan Azagrako Miguel Sola zelaian.

Nafarroako Preferente maila

  • UCD Burlades B - Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Erripagainan.
  • CD Amigó - Doneztebe FT, igandean 12:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Antiguoko C, larubatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan – CD Kirol Sport, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL-8

Alebinak

  • Gure Txokoa A - Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan, gibeleratutako partida.

Benjaminak

  • Baztan A – Doneztebe A, asteazkenean jokatua.
  • Beti Gazte B  – Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Doneztebe B – CD Baztan B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa C – Gure Txokoa A, ortzegunean 11:00etan Berako Matzada zelaian.

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen maila

  • Sarako Izarra RT – Eibar RT, larunbatean 15:15ean Sarako Animainean.
  • BRT Menditarrak – Universitario Bilbao Rugby, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Euskal liga, emakumeen ohorezko B maila

  • Sarako Izarra RT – Getxo RT, larunbatean 13:15ean Sarako Animainean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun