Urteko azken elgarretaratzea egin du Sarako Zangoak Arin elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 14:00

Sarako Zangoak Arin taldeak ere egin du aurtengo azken elgarretatzea. Hazilaren 26an, larunbat eguerditan Beran Zalain jatetxean 60 kide baziren etorriak bazkari on baten egiterat eta hala izan dute, Jose eta Amaia sukaldariek prestatua. Euskal kantuak eman dituzte denek elgarrekin eta 16:00etan bukatu dute eguna umore onean. Elkartearen bulegoak denak eskertu ditu, bai Zalain jatetxea, baita bazkarian izan ziren kide guziak. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun