Ttuku-Ttuku taldeko Ramontxo Arandia eta Jon Medrano nagusi Burgeluko ipar martxa proban

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 23a, 16:00

Ttuku-Ttuku taldeko kideak gustura igandean Burgeluko proba akitu ondotik.

Azaroaren 20an Arabako herrian egindako 4x4 proban taldeka ere parte hartu zuten eskualdeko bertze hamar kirolarik

Ipar Martxa indarrean dago eta joan den igandean, azaroak 20, proba berezia antolatu zuten Arabako Burgelun. 4x4 proban, lau orduz ibili behar izan zuten kirolariek 1,7 kilometroko zirkuitu batean ahalik eta itzuli gehiago ematen, bakarka edo launakako taldeetan banatuak txandaka.  Bakarka aritu ziren Ramontxo Arandia beratarrak eta Jon Medrano elizondoarrak emaitza ezin hobeak lortu zituzten, lehenbizikoa eta bigarrena izan baitziren. Arandiak 22 itzuli eman zituen eta Medranok 21.

Taldeka ere eskualdeko bertze hamar kirolari aritu ziren, hiru talde mistotan banatuak:

Ttuku ttiki  taldean Iñaki Unanua, Bego Arizmendi, Ainara Unanua eta Olatz Goñi; Ttuku ttuku taldean Alejandro Ordoki, Mirentxu Erkizia, Leire Garde eta Katixa Oteiza eta Oreka  ttuku taldean (Antsoaingo Irene Irisarri eta Maria Viilanueva eta bi Ttuku Ttukuko Maddi Iñarrea eta Maialen Gonzalez). Hauek ere ederki ibili ziren eta hemezortzi itzuli eman zizkioten zirkuituari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun