Orain arte, Hezkuntza Departamentuak parte-hartze prozesu bat eraman du hezkuntza komunitateko eragileen artean, eta «hainbat» ekarpen bildu ditu. Carlos Gimeno kontseilariak adierazi duenez, prozesuaren behin-behineko ondorioek erakutsi dute «beharrezkoa dela lanaldi mota horren eragin akademikoaren ebaluazio sakonagoa izatea, parte hartu duten eragile gehienek eskatu bezala».
Hezkuntza Departamentuak iragarri du lanaldi jarraitu eta malguaren «izaera esperimentala» bukatu ondotik, ikastetxe guztiek 2024-2025 ikasturterako beren lanaldia erabaki beharko dutela foru agindu berriaren arabera.
Gehiengo kualifikatua gehiengo soilaren ordez
Hala ere, Gimeno kontseilariak jakinarazi du LOMLOEn ohartarazten dela eskolako ordutegian edozein lanaldi-aldaketa gehiengo kualifikatuz egin behar dela, gehiengo soilaren ordez. Zentzu horretan, Hezkuntza zuzendari nagusiak, Gil Sevillanok, ohartarazi du aldaketa «eragileekin adostu behar» dela.
Horrela, Hezkuntza Departamentuak egutegi bat ezartzea erabaki du erregulazio berrirako, aldez aurretik ikasleei ebaluazio diagnostikoen emaitza ezagutzeko aukera emanez, eta, hala, eskola-jardunaldi jarraitua eta/edo malgua izan duten ikastetxeetan ordutegi-antolaketaren aldaketak eragin dituen eragin pedagogiko, antolamenduzko eta kontziliaziozkoei buruzko ondorio fidagarriagoak ateratzeko.
Hezkuntzako eragile guztiek aho batez eskatu izan diote departamentuari ikastetxeetako ikasleen garapen akademikoan lanaldi jarraituaren eta/edo malguaren emaitzaren ebaluazio sakonagoa izan arte itxarotea, gai hori arautuko duen foru agindua izapidetzen hasi baino lehen. Izan ere, lehen zirriborroa prest zuen departamentuak. Nafarroako guraso elkarteek eskatu dute lanaldi jarraituak eta/edo malguak ikasleen emaitza akademikoetan eta ikastetxeen funtzionamenduan eta familien jardueran duen eraginaren aldez aurreko azterketa sakonagoa egitea, ebaluazioaren datu zabalagoak kontuan hartuta.
Hezkuntza Departamentua bat dator datu erabakigarriagoak izatearekin. Orain ez ditu datu horiek, baina eskuragarri egon daitezke, konparaziora, ikasturteko azken hilabeteetan Lehen Hezkuntzako 4. mailan egiten diren ebaluazio diagnostikoak egin ondotik. Horiei esker, diagnostiko sakonagoa egin ahal izanen litzateke, jardunaldi mota horiek ikasleen errendimenduan, irakasleen jardueran eta familien bateratzean duten eraginari buruz.