Laxoa Elkarteak Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzaz antolatutako Nafarroako XXIII. Paxaka txapelketako finala jokatu zuten azaroaren 20an, igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehen fasean nagusi izandako Oizko hirukoteak, Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaietak osatutakoak, 9-4 irabazi zion hasita Iruritako Oscar Urrutia, Mikel Mindegia eta Pablo Dorregarairi.
Oiztarrak nagusi izan ziren partida polit batean. Beharbada emozioa faltan izan zuen.
Aitzinetik, hirugarren postua jokoan izan zuten B taldeak (Xabi Barberena iruritarra, Egoitz Prim iruritarra eta Juan Mari Maia elizondoarra) eta E taldeak (Manu Irigoien erratzuarra, Mikel Sagaseta iruritarra eta Jabi Apeztegia doneztebarra). E taldea nagusitu zen, 9-3.
Beraz, txapelketa osoan izan den berdintasuna faltan izan zen azken partidetan, baina Laxoa Elkartea gustura dago Paxaka txapelketaren 23. edizioak emandakoarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!