Nafarroako sokatira txapelketako laugarren eta hondarreko jardunaldia jokatuko dute azaroaren 19an, larunbatean 17:00etan hasita Elizondoko Baztan pilotalekuan. Gizonezkoen 600 kiloko eta emakumezkoen txapelketako bigarren jardunaldia eta finalak jokatuko dituzte.
Joan den larunbatean Barasoainen jokatutako lehen jardunaldian Beti Gazteko gizonek eta emakumeek irabazi zituzten tiraldi guztiak eta lesakarrak izanen dira bi txapelak janzteko faborito. Gizonezkoen 600 kiloko kategorian Beti Gazterekin batera Berriozar, Txantrea, Amaiur eta Antsoain leihatuko dira. Emakumezkoen seinakako txapelketan (380 kilo), berriz, lesakarrekin batera, Amaiur, Araxes, Berriozar, Txantrea eta Antsoain ariko dira.