Mendibilen erosketak eginda, oparirik onena lortzen ahalko duzu, zinemara joan ondoren afaltzeko aukera izanen duzu, haurrek beraientzako dauden jolasekin aritzen ahalko dira eta hipermerkatuan eta merkatu tradizionalean Gabonetako mahai on bat prestatzeko produkturik onenak erosi ahal izango dituzu. Honez gain, 300 plazatik goitiko aparkaleku estalia du eta leku ezin hoben dago kokatua, Irungo hirigunean baitago.
Merkataritza zentroko establezimenduak 09:00etatik 21:00etara irekita daude; ostalaritza-instalazioek, berriz, non stop sukaldaritza eskaintzen dute, 11:30etik 23:00etara.
Azken finean, Mendibil Merkataritza Zentroak denon eskura jartzen ditu Eguberrietako erosketak egiteko egun batean behar dituzun zerbitzu guztiak.