Paxaka txapelketako finalistak erabaki dira Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 14a, 19:00
Azaroaren 20an jokatuko den finalak jendetza erakarriko du berriz ere Iruritako Aranabia pilotalekura.

Urrutia, Urtasun eta Dorregarai iruritarrek,  Zelaieta-Bereau-Zelaieta oiztarren kontra jokatuko dute final handia azaroaren 20an

Laxoa Elkarteak antolatutako XXIII. Paxaka txapelketako finalerdiak jokatu dituzte azaroaren 13an eta hasierako ligaxkako bi hirukoterik onenak izanen dira azaroaren 20ko final handian.

Lehen finalerdian, ligaxkan bigarren izandako A taldeak (Oscar Urrutia, Joseba Urtasun eta Pablo Dorregarai iruritarrak) 9-6 irabazi zion ligaxkan hirugarren izan zen E taldeari (Manu Irigoien erratzuarra, Mikel Sagaseta iruritarra eta Jabi Apeztegia doneztebarra). Bigarren finalerdian, ligaxkak onena izandako D taldeak (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta oiztarrak), 9-3 irabazi zion ligaxkan laugarren izandako B taldeari (Xabi Barberena iruritarra, Egoitz Prim iruritarra eta Juan Mari Maia elizondoarra) ariko dira.

Honela, azaroaren 20ko finalean, A taldea eta D taldea izanen dira aurrez aurre, hau da, iruritarrak oiztarren kontra. Aitzinetik, hirugarren posturako lehia jokatuko dute E taldeak eta B taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun