Adinekoen egoitzei buruzko hitzaldiak asteazkenean Beran, Donezteben, Elizondon eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 14a, 16:00

Arkupeak Elkarteak antolatuta, ortzegunean, hilaren 16an adinekoen egoitzei buruzko hitzaldia izanen dute Beran, Donezteben, Elizondon eta Leitzan. Hitzaldi denak 17:00etan hasiko dira, eta adinekoen egoitzak, egoitzen arteko desberdintasunak eta dependentzia izanen dituzte solasgai.

Leitzan, Herri Aretoan izanen da solasaldia eta Junkal Otxotorenak eskainiko du; Beran, Beralandeta aretoan eta Jokin Apezetxea izanen dute hizlari; Donezteben Arkupeak elkartearen egoitzan, eta Edurne Anzizarrek emanen du, eta Elizondon, aldiz, Arizkunenean eta Pablo Argaiz solaskide dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun