BEHOBIA-DONOSTIA 2022

Eskualdeko 94 lasterkarik bukatu dute 57. Behobia-Donostia lasterketa

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 14a, 10:00

24.184 lasterkarik bukatu zuten atzo jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa ezagunaren 57. edizioa. Horien artean TTIPI-TTAPAren eremuko 94 kirolari atera ziren. Gizonezkoetan, joan den urtean bezala, eskualdean bizkorrena Joseba Elizagoien Arruti narbartearra izan zen. Eta emakumezkoetan, hau ere joan den urtean bezala, Maddalen Jimenez Andres beratarra. Ikusi hemen eskualdeko parte-hartzaileen zerrenda.

Bideoa: Behobia-Donostia.

Joseba Elizagoien Arrutik 01.09.49ko denbora behar izan zuen 20 kilometroko lasterketa osatzeko. Eskualdeko lasterkarien artean bigarren denborarik hoberena egin zuena Gwendal Larque Sanjurjo izan zen (01.10.47) eta Hodei Lujanbio Apezetxea (01.12.35) goizuetarra hirugarrena.

Emakumezkoetan, eskualdeko lasterkarien artean, hiru beratarrek egin zuten denborarik hoberena: Maddalen Jimenez Andresek (01.29.24), Paula Artieda Vila (01.37.32) eta Teresa Igoa Dozagarat (01.44.59).

Oharra: Sakelakoan beheko taula osorik ikusteko, paratu horizontalean. Bilaketa herriaren, denboraren, lasterkariaren izen-abizenen, kategoriaren... arabera egin daiteke, beltzez ageri diren hitzetan klikatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun