Udalerri euskaldunetako gazteen harremanak saretzeko eta sendotzeko eguna izango da Larrabetzun eginen dute Gazteok Arnas Eguna. Udan egindako Salto! udalekuen ondotik sortutako harremanetatik sortu da egun osoko topaketa egiteko asmoa, eta bertan, udalekuetan parte hartu zuten gazteak zein udalerri euskaldunetako gazteak elkartzea da asmoa.
Larrabetzuko gazteekin batera antolatu dute Gazteok Arnas Eguna, eta gazteen nahietatik abiatutako egitaraua da Larrabetzun: tailerrak, ekitaldia, bertso-bazkaria, Zo-Zongó perkushow taldea, Nahia Novo DJa, Kuluxka Klan…
Izena emateko, galdetegi hau bete behar dute gazteek, eta joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute hainbat eskualdetako gazteak, tartean Beratik eta Lesakatik autobus bat aterako da, eta bertze bat Leitzatik. Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dute gazteek.