Azaroaren 6an, igandean, lehen aldiz jokatu den Euskal Herriko Ipar Martxako Koparen laugarren eta azken proba burutu zuten Urnietan. Eskualdeko ordezkariek emaitza onak lortu zituzten. Azpimarragarriena, kategoria absolutuan, Club Marathon Crevillent taldeko Jon Medrano elizondoarrak lortutako bigarren postua eta A beteranoetan, Baztango Ttuku-Ttuku Ipar Martxa taldeko Mikel Pro hirugarren izan zen.
Herriko Kopako sailkapen orokorreko sariak ere banatu zituzten. A beteranoen kategorian, Ttuku-Ttukuko Mikel Pro izan da garaile eta Jon Medrano hirugarren. Beteranoak C kategorian, berriz, Beti Gazteko Alejandro Ordoki hirugarren izan zen.