Mendibil merkataritza gunea 4.000 euro zozketatzen ari da opari txarteletan azaroaren 24ra arte

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 14a

50 euroko 80 opari txartel zozketatuko dituzte merkataritza gunea bisitatzen dutenen artean

Azaroaren 24ra arte 4.000 euro zozketatzen ari da Irungo Mendibil merkataritza gunea, 50 euroko 80 txartelen bidez, bertan erosketak egiteko erabiltzen ahalko direnak. Zozketetan parte hartzeko merkataritza gunean dagoen QR kodea eskaneatu beharko da, Mendibileko webgunera bideratuko duena, eta bertan norberaren datuak sartu eta galdera erraz bati erantzun beharko zaio.

Galdera zuzen erantzuten dutenak zozketan sartuko dira. Lau zozketa eginen dituzte guztira, astero galdera batekin, eta gehienez ere astean behin parte hartzen ahalko da. Lehenbiziko bi asteetako opari-txartelak banatu dituzte dagoeneko, eta bi aste gehiago falta dira:

  • Azaroak 18, ostirala: Opari-txartel batzuk zozkatuko dira azaroaren 11tik 17ra bitarteko asteko galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaile guztien artean.
  • Azaroak 25, ostirala: Opari-txartel batzuk zozkatuko dira azaroaren 18tik 24ra bitarteko asteko galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaile guztien artean.

Mendibileko zuzendaritza harremanetan jarriko da irabazleekin, opari-txartelak nola har ditzaketen azaltzeko. Bezeroak NANa erakutsi beharko du saria hartu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun