Giltzarrik Valentziako abesbatza batekin kantatuko du azaroaren 12an Erriberrin

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 10a, 15:00

Giltzarri abesbatzak Erriberrin abestuko du larunbat arratsean.

Larunbatean 20:00etan izanen da emanaldia, Abesbatzen musika hamabostaldiko lehen jardunaldiaren barrenean

Abesbatza musika hamabostaldiko lehen jardunaldiaren barrenean, Giltzarri abesbatzak abestuko du azaroaren 12an, larunbatean 20:00etan Erriberriko Klarisa ahizpen elizan. Eskualdeko abesbatzak, Valentziako Tavernes de Valldinga herritik datorren Coral Marinyen abesbatzarekin batera kantatuko du. Erriberriko Coral Olitense abesbatzak eta Erriberriko udalak antolatutako emanaldi honetarako sarrera doan izanen da.

Giltzarri abesbatzak guztira zazpi kanta abestuko ditu: O vos Omnes, Zure gabezia, Kulun-kulunka, Obabatxue, Xirmi-xarma, Lela eta Iaute, iaute.

Lerro hauen bide, Giltzarri abesbatzak eskerrak eman nahi dizkie Erriberri eta Valentziako abesbatzeo «beraien disposizioarengatik».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun