Uraren Bailarak elkarteak eta Cederna Garalur elkarteak Bidasoko Bide Berdearen seinale berriak aurkeztu dituzte berriki; ibilbide hau Nafarroa Ezagutu Sarearen barrenean dago. Inbertsioaren helburua, bideko erabiltzaileei zer arau dauden eta bidea modu egokian nola erabili behar den gogoraraztea da. Denek Bide Berdeaz gozatzea da helburu nagusia, bertako bizilagunen, kirolarien eta bisitarien arteko bizikidetza ona sustatuz.
Zehazki, zortzi informazio-panel orokor berri eta berariazko 32 seinale berri paratu dituzte Doneztebe eta Endarlatsa arteko zatian. 9.738,08 euroko inbertsioa izan da. Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak % 78an finantzatu du, honez gain, Uraren Bailaraken (eskualdeko udalak) funts propioak ere erabili dituzzte inbertsio hau finantzatzeko.
Eskualdeko Kulturkarik eta Malerreka Common Zerbitzuak prestatu eta instalatu dituzte seinale berriak.
Bidasoko Bide Berdeak, Baztan-Bidasoko herriak lotzen ditu, eta, gaur egun, Oronoz Mugairiraino iristen da, Bidasoko Trenaren bide zaharrari jarraiki, 42 kilometro inguru dituen ibilbidea Eurovelo Sarearen barnean dago. Ibilbideaa hagitz aproposa da paseatzeko, kirola egiteko, bizikletaz mugitzeko eta Bidasoaren paisaiez gozatzeko.
Proiektua tokiko erakundeen diruekin kofinantzatu da, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan (Sare horretako partaidea da Bidasoko Bide Berdea) lurralde-garapen jasangarriko proiektuak gauzatzeko.