Hortaz, bi bikoteak nahasiak aritu ziren erakustaldiko proban. Iker Vicentek O’Toolekin moztu zuen eta Mikel Larrañagak Gillanekin.
Urrezko Aizkolari Kopa
Erakustaldiaz gain, 2022ko Urrezko Aizkolari Kopako lehen kanporaketa ere jokatu zuten Lekunberrin sei aizkolarik, tartean, Joxean Etxeberriak. Zigakoak ez zuen hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortu. Ibai Soroak, Xabier Zalduak eta Julen Larrea III.ak eskuratu dute hurrengo kanporaketarako txartela.