Duela aste batzuk herri kirol pentatloia irabazi zuen Nerea Arrutik 16 minutu eta 29 segundo behar izan zituen igande eguerdian Mungian kanerdiko bat eta bina 45 ontzako eta 36 ontzako mozteko.Ongi gailendu zen, minutu eta 41 segundoko aldea atera baitzion bigarren izan zen Nerea Sorondo beratarrari (18.10) eta ia hiru minutukoa hirugarren izan zen Irati Astondoari (21.07).
Maika Ariztegi iturendarrak laugarren postua eskuratu zuen (22.46), Laiene Pikabeak bosgarrena (23.45), Uxue Ansorregik seigarrena (24.18), Xanta Sousa lesakarrak zazpigarrena (26.52) eta Beatriz Tancok zortzigarrena (31.00).