573 langabetuk emana dute izena Doneztebeko enplegu bulegoan urri hondarrean, irailean baino 37 guttiagok

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 3a, 14:00

Irailean baino hogeita hamazazpi langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan urri hondarrean. Zehazki, 573 dira izena emandakoak.  Zerbitzuen arloan izan da jautsierarik handiena, hogeita hamaika langabetu guttiago baitira arlo horretan (411). Industria arloan ere zazpi langabetu guttiago zeuden urri hondarrean (86). Eraikuntza arloan ere bi langabetu guttiago zeuden (28). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, aldiz, langabetu bat gehiago dago (23), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere bi langabetu gehiago daude (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun