68 txirrindularik parte hartu dute asteburuan Igantzin jokatutako Irrisarri Bike Enduro proban. Denetik bizkorrena Martxel Oronoz Gorrotxategi izan zen (17.31 egin zuen lau txandatan eta 870 segundo milesimagatik nagusitu zitzaion bigarren izan zen Jon Otamendiri). Eneko Esuain izan zen hirugarren.
Eskualdeko txirrindulariei dagokienez, junior mailan izan zituzten emaitzarik onenak. Katea Bike taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra nagusitu zen junior mailan (bosgarren izan zen sailkapen orokorrean) eta kategoria honetan hirugarren izan zen Baztandarra Txirrindulari Taldeko Unax Eraso Etxenike iruritarra (hamahirugarren sailkapen orokorrean).
Emakumezkoetan, Naroa Prieto Cuesta nagusitu zitzaion Haizea Prieto Cuesta ahizpari.