Euskadiko emakumezkoen aizkora txapelketa jokatuko dute azaroaren 6an, igandean 12:30ean Mungian (Bizkaia). Zortzi aizkolari ariko dira lehian, tartean eskualdeko hiru: Nerea Sorondo beratarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Xanta Sousa lesakarra.
Beraiekin batera Nerea Arruti, Laiene Pikabea, Uxue Ansorregi, Beatriz Tanco eta Irati Astondoa lehiatuko dira. Bakoitzak 5 pago-enbor moztu beharko ditu: kanaerdiko bat (54 ontza) eta bina 45 ontzako eta 36 ontzako.