Eskubaloi eta errugbi taldeek atseden izanen dute asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 28a, 08:00

Doneztebe eta Baztango kadete mailako mutilek eta Aurrera eta Baztango neska kadete-infantilek derbiak izanen dituzte asteburuan.

Futbolean, Aurrera eta Doneztebeko gizasemeak eta Beti gazteko emakumeak etxean ariko dira eta derbiak jokatuko dituzte Aurrera eta Baztango neska kadete-infantilek ella Doneztebe eta Baztango mutil kadeteek.

Heldu den astearteko Santu Guztien Egunak eragina izanen du asteburuko kirol jardunaldian. Eskubaloian eta errugbian, erraterako, atseden izanen dute. Futbol jardunaldian ere kategoria ttikienetan ez da jokatuko baina talde gehienek lanean segituko dute. Nafarroako Preferente mailan, Doneztebek eta Aurrerak etxean jokatuko dute, baita Beti Gazteko emakumeek ere. Derbiak ere izanen dira: Aurrera eta Baztango neska kadete-infantilak eta Doneztebe eta Baztango mutiko kadeteak elkarren kontra ariko dira.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Añorga - Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Donostiako Rezola zelaian.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Infanzones - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Obanosko Gazolaz zelaian.

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera – CF Beti Casedano, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • Doneztebe FT – CD Lagun Artea, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD Kirol Sport - Baztan B, larunbatean 18:30ean Orkoienen.

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • San Marcial - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Amaikak Bat Mutriku, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – CD Betoño, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Arrupe Chaminade, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • Gure Txokoa B – Landetxa A, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CDF Itaroa Huarte B - CD Baztan, larunbatean 13:00etan Uharteko Aretan.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Rotxapea CF B – Aurrera, larunbatean 18:15ean Iruñeko El Irati zelaian.
  • Berriozar CF A – Doneztebe, larunbatean 15:30ean Berriozarren.
  • CD San Ignacio B - Baztan B, igandean 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Lengokoak - Gure Txokoa, igandean 14:00etan Donostiako Cesar Benito zelaian.
  • Hernani - Beti Gazte, igandean 11:30ean Hernaniko Zubipen.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Kirol Sport A – Aurrera, larunbatean 13:15ean Orkoienen.
  • Doneztebe – Baztan, igandean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Aurrera KE – Baztan, larunbatean 12:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • CDF Itaroa Huarte - Beti Gazte, larunbatean 18:45ean Uharteko Aretan.
  • Gure Txokoa atsedena

Gipuzkoako infantilen lehen maila

  • Dunboa Eguzki B - Gure Txokoa, larunbatean 09:00etan irungo San Jose Obrero zelaian.
  • Beti Gazte – San Marcial, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • Rotxapea CD - CD Baztan, larunbatean 12:00etan Iruñeko El Irati zelaian.
  • CD Asdefor B - Doneztebe FT, igandean 16:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.
  • Aurrera – CD Ademar, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

FUTBOL-8

Benjaminak

  • Doneztebe A - Baztan B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Beti Gazte A - Baztan A, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.
  • Beti Gazte B – Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan, Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa C – Doneztebe B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • CD Anaitasuna - Aurrera B, larunbatean 10:00etan Iruñeko Anaitasunan.
  • Aurrera A – CD Ultzama, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun