Eredu meteorologikoek erakusten dutenez, suteak izateko aukera handiagoa da Nafarroaren iparraldean; tenperatura altuak, hegoaldeko haize boladak eta hezetasun erlatibo baxuak, hiru faktore horiek batera gertatzen direnean, sute-arriskua handitzen baita.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak herritarrei eskatu die egun hauetan mendiko suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko, barbakoak barne, horretarako prestatutako lekuetan. Era berean, gogorarazi dute sasiak erretzea debekatuta dagoela, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak propio baimendutakoak izan ezik.
Babes Zibileko Zerbitzuak egoera horren berri eman die arlo horretan eskumena duten Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuei, egun horietan zaintza areagotzeko.