Abiapuntua larunbatean 11:00etan izanen dute Lekunberriko Turismo Bulegoan, eta bertan eginen dituzte aurkezpena eta lehen saioa, Lekunberriko “Ibarberri” bertso eskolako haurrek partehartzearekin.
Ondotik, bizikletaz, ibilbidea eginen dute da Mugirora, Ixkier ur-jauziraino eta handik Sanmigeltxoko atseden gunera eta bulatzeko Lekunberriko turismo bulegora itzuliko dira. Bertan parte hartzaile guztientzat mokadutxoa izanen da. Herritarrei irekitako ekimena da. Bizikletak alokatzeko aukera dago bertako enpresekin. Informazio gehiago jasotzeko: 948 50 72 04 oit.lekunberri@navarra.es