Mendibil merkataritza guneak 4.000 euro zozketatuko ditu opari txarteletan azaroaren 24ra arte

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 28a

50 euroko 80 opari txartel zozketatuko dituzte merkataritza gunea bisitatzen dutenen artean

Gaurtik azaroaren 24ra arte 4.000 euro zozketatuko ditu Irungo Mendibil merkataritza guneak, 50 euroko 80 txartelen bidez, bertan erosketak egiteko erabiltzen ahalko direnak. Zozketetan parte hartzeko merkataritza gunean dagoen QR kodea eskaneatu beharko da, Mendibileko webgunera bideratuko duena, eta bertan norberaren datuak sartu eta galdera erraz bati erantzun beharko zaio.

Galdera zuzen erantzuten dutenak zozketan sartuko dira. Lau zozketa eginen dira, astero galdera batekin, eta  gehienez ere astean behin parte hartzen ahalko da:

  • Azaroak 4, ostirala: Opari-txartel batzuk zozkatuko dira urriaren 28 eta azaroaren 3 bitarteko asteko galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaile guztien artean.
  • Azaroak 11, ostirala: Opari-txartel batzuk zozkatuko dira azaroaren 4tik 10era bitarteko asteko galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaile guztien artean.
  • Azaroak 18, ostirala: Opari-txartel batzuk zozkatuko dira azaroaren 11tik 17ra bitarteko asteko galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaile guztien artean.
  • Azaroak 25, ostirala: Opari-txartel batzuk zozkatuko dira azaroaren 18tik 24ra bitarteko asteko galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaile guztien artean.

Mendibileko zuzendaritza harremanetan jarriko da irabazleekin, opari-txartelak nola har ditzaketen azaltzeko. Bezeroak NANa erakutsi beharko du saria hartu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun