Belateko eta Almandozko tunelak bihar eta etzi gauen itxiko dituzte lanak egiteko

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 16:30

Mariezkurrenak jakinarazi duenez, bihar, urriaren 26an, Belateko eta Almandozko tunelak bi norabideetan itxiko dituzte 22:00etatik aitzinera. Ortzegunean, 06:00etatik 22:00etara, Iruñera joateko norabidea itxita egonen da, baina Iruñetik Baztan aldera irekia egonen da. 22:00etatik aitzinera berriz ere bi norabideak itxiko dituzte, eta ortziralean 06:00etan irekiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun