Lehenengo partidan A taldeak (Oscar Urrutia, Joseba Urtasun eta Pablo Dorregarai) 5 eta 9 galdu zuen D taldearen kontra (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta).
Bigarren partidan B taldeak (Xabi Barberena, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia), 9 eta 8 irabazi zuen F taldearen kontra (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Ugutz Zelaieta).
Azkenik, jardunaldia bukatzeko C eta E taldea aritu ziren elkarren kontra. Kasu horretan E taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Jabi Apeztegia) 9 eta 6 nagusitu zen C taldearen kontra (Gorka Urtasun, Iban Juanena eta Kaiet Itoitz).
Gauzak horrela, ligaxkako hirugarren partida jokatuta, D eta E taldeak daude sailkapeneko buru bina garaipenekin.
Hona hirugarren jardunaldiaren ondotik nola gelditu den sailkapena:
Behin ligaxka bukatuta lau hirukote onenek azaroaren 13an jokatuko dituzte finalerdiak eta irabazleek azaroaren 20an finala.