Bortzirietako berdintasun teknikariak ohar bidez adierazi duenez, hainbat helbururekin antolatu dute tailerra: «emakumeentzat sostenguzko espazio ziur eta sortzailea sortzeko, parte hartzaileek emozioak modu eraginkorragoan kudeatzeko, isolamendu sozial eta emozionala guttitzeko eta autoezagutza sustatzeko». Gaineratu duenez, «orain arte parte hartu duten emakumeen balorazioak hagitz positiboak izan dira. Esperientzia aunitzek erakutsi dute musikoterapiak genero indarkeria jasan duten emakumeengan onura positiboak izan ditzakeela hainbat esparrutan: antsietatean, estresean, norberaren ahalduntzean, autoestimuan eta depresioaren murriztean, bertze hainbaten artean».
Izen ematea
Guztira 12 saioko tailerra izanen da. Azarotik otsailera aste bakoitzean bi orduko saio bat eginen dute. Tailerrean parte hartzeko Haizea Loira musikoterapeutarekin harremanetan jarri behar da, urriaren 26a baino lehen, 655 74 76 95 telefonoaren bitartez.