Futbol talde nagusi guztiek galdu egin dute asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 17a, 08:00

Lehen aldiz, zelai handian eta hamaika hamaikaren kontra Bortzirietako derbia jokatu zuten larunbatean Beran Gure Txokoa eta Beti Gazteko neska kadete-infantilek. Lesakarrak nagusitu ziren.

Errugbian, aldiz, irabazi egin dute Sarako Izarra eta BRT Menditarrak taldeek eta eskubaloian, irabazi egin dute Errekako gizasemeek eta galdu BKT eta Errekako emakumeek

Eskualdeko futbol talde nagusientzat asteburu kaxkarra izan da, den denek galdu egin baitute. Aipatzekoa, Beti Gazteko jubenilek euskal ligan lehen garaipena lortu dutela eta derbiei dagokienez, lehen aldiz zelai handian, hamaika hamaikaren kontra jokatutako Bortzirietako nesken derbian, Beti Gaztekoak gailendu ziren, Jubenil mailako mutilen derbian, berriz, Baztan Bk irabazi zion Donezteberi. Errugbian, lehen garaipena lortu du BRT Menditarrak taldeak eta Sarako Izarrak ere irabaztea lortu du. Eskubaloian, Errekako gizonezkoak garaile eta BKTko eta Errekako emakumeak galtzaile.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Amaikak Bat 2 - Beti Gazte 1 (Jon Zabala), asteazkenean jokatua

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Idoya 2 - CD Baztan 0

Nafarroako Preferente maila

  • Rotxapea CD 4 – Aurrera 1 (Jon Iparragirre)
  • Doneztebe FT 0 – CF Beti Casedano 2

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 0 – CD San Fermin Ikastola 1

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Dunboa 1 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 3 (Mayi Arriola, Olaia Telletxea eta Idoia Garde) – Antiguoko 4

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte 1 (Iker Agirretxe) – Danok Bat Club C 0. Euskal ligan lehen garaipena lortu zuen Lesakako taldeak.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa 6 (Gorka Arakues, Ekai Pombar, Martxel Matxikote, Eneko Loiarte, Unai Garro eta Suharri Iratzoki) – Urnieta 2

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • Gure Txokoa B 4 (Unai Etxeberria, Kemen Ruiz, Amaiur Goñi eta Julen Iturria) – Behobia 0

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • FC Bidezarra 0 - CD Baztan 1 (Xuban Telletxea) , asteazkenean jokatua.
  • CD Baztan 2 (Xabier Bengoetxea eta Iker Oteiza) – Cantolagua 1

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Amaya B 1– Aurrera 3 (Joanes Oiartzun eta Eder Sagastibeltzak 2)
  • Doneztebe 2 (Iraitz Aiesaren golak) - Baztan B 3 (Mikel Baylon eta Antton Telletxeak 2), derbia baztandarrek irabazi zuten.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Beti Ona 2 - Gure Txokoa 3 (Mikel Pombar, Ortzadar Iratzoki eta Ihnar Taberna
  • Mariño 4 - Beti Gazte 2 (Iker Irigoienen golak)

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Baztan atsedena.
  • CD Lezkairu B  1 – Aurrera 2 (Inhar Altadill eta Ander Rekondo)
  • Doneztebe 0 – Beti Kozkor A 1

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Baztan atsedena.
  • Aurrera KE 2 (Eunate Belauntzaran eta Lena Esteban)– Berriozar CF 1
  • Gure Txokoa 0 - Beti Gazte 3 (Onintze Iparragirrek 2 eta Leire Ariztegi), futbol zelai handian lehen aldiz jokatutako Bortzirietako emakumeen derbia lesakarrek irabazi zuten.

Gipuzkoako infantilen lehen maila

  • Gure Txokoa 2 (Ibai Matxikote eta Xiker Ruiz) -  San Marcial 5
  • Beti Gazte 0 – Behobia A 2

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Valle de Egues 2 - CD Baztan 2 (Ekaitz Franzesena eta Julen Elizaintzin)
  • CAD Irabia 4 - Doneztebe FT 2 (Iñaki Bazterrika eta Rafa Guertan)
  • Aurrera 1 (Ibai Imaz) – JD San Jorge 1

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan 6 – CD Atarrabia 1
  • Berriozar CF A 5 – Doneztebe 3 (Anartz Ezkurra, Oier Rekarte eta Lukas Ezkurra)

Neska infantil-alebin

  • Baztan 8 – Gure Txokoa 1

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

  • Burlada 28 – Erreka 33

Emakume seniorrak ligan

  • Lodisna San Antonio 28 - Baztango BKT 14
  • ECA Malkaitz 40 – Erreka 16

Jubenil neskak ligan

  • Uharte 22 - Baztango BKT 17, asteazkenean jokatua.

Kadete mutilak ligan

  • Erreka atsedena.

Kadete neskak ligan

  • Baztango BKT A 42 – Uharte 31
  • Anaitasuna A 34 – Erreka 9.

Infantil mutilak

  • Erreka 9 – Uharte A 34

Infantil neskak

  • ECA Malkaitz 21 - Baztango BKT A 26
  • Baztango BKT B 26 – Lekunberri Eskubaloia 1
  • Beti Onak B 26 – Erreka 15

Alebin mistoa

  • Erreka 12 – San Juan 4
  • ECA Malkaitz A - Baztango BKT A
  • Baztango BKT B – Lekunberri Eskubaloia

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailan

  • Eibar RT 24 - Sarako Izarra 38
  • Universitario Bilbao Rugby 28 - BRT Menditarrak 32

Euskal liga, emakumeen ohorezko B mailan

  • Sarako Izarra – Domiberia RC Rioja

16 urtez beheitikoak

  • Domiberia RC Rioja - Bera Bera BRT

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun