FACUA kontsumitzaileen elkarteak TUR tarifa (Azken Baliabide Tarifa) kontratatzea gomendatzen du. Horretarako, erreferentziako edo azken aukerako lau komertzializatzaileetako batera jo behar da, merkatu libreko konpainia handien enpresa-talde berekoak baitira.
Zer egin behar da TUR tarifa kontratatzeko?
Erreferentziazko merkaturatzaileetako batengana jo behar duzu, tarifa hori merkaturatzen duten bakarrak baitira. TUR tarifa berbera da guztientzat.Erreferentziako konpainia merkaturatzailea | Taldea | Telefonoa |
---|---|---|
Comercializadora Regulada Gas&Power | Naturgy Taldea | 900 813 527 |
Energía XXI | Endesa Taldea | 800 760 333 |
Curenergía | Iberdrola Taldea | 900 100 309 |
Baser | Total Energies Taldea | 900 902 947 |
Jarri harremanetan interesatzen zaizunarekin webgunearen bidez, telefonoz edo aurrez aurre. Gehienez hiru asteko epean hornidura eskaini behar dizute.
Zer da TUR?
TUR (gazteleraz Tarifa de Último Recurso) edo tarifa arautua da:
- Tarifaren baldintzak Espainiako Gobernuak finkatzen ditu.
- Ez da prezio jakin bat ezartzen, berrikuspen bakoitzean prezioa finkatzeko formula baizik.
- TUR hiru hilean behin berrikusten du gobernuak (urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian).
- Tarifa honek ez du pemanentziarik: nahi denean kontratatu urratzen ahal da eta merkatu librera itzuli.
- TUR, gasaren merkatuan, merkatu elektrikoan PVPC izenez ezagutzen denaren baliokidea da.