Joan den asteburuan, urriaren 8 eta 9an, Sestao/Portugaleteko Ondejeda-Rivas zelaian, Espainako X. Disc Golf txapelketa jokatu da. Baxi Basajauna Disc Golf Elkartearen hiru ordezkari aritu ziren, hiruak MP50 kategorian: Iñaki González Olaizola, Jose Joakin Rouget eta Mikel Ibarrola.
Iñaki Gonzalez Olaizolak txapela lortu zuen igandeko itzuli harrigarri baten ondotik; azken saskira lau jokalari hagitz berdinduak ailegatu ziren, jaurtiketa bakarreko aldearekin.
Harrigarria izan da Iñakik erakutsi duen jokua, sendoa eta segurua. Aipatu behar da orain dela bi urte hasi zela discgolfean Gonzalez eta 15 urteko esperientzia daukaten jokalarien kontra aritu da, bereziki Oviedo Disc Golf taldekoak diren Veremundo Rey, Luis Menendez, Ismael Lana eta Javier del Riegorekin.
Jose Joakin Rouget taula erdian sailkatu zen eta Mikel Ibarrola azken postuetan, sukarrarekin jokatu ondotik.