2.000 lagun inguruk hartu dute parte udan Nafarroa Ezagutu Sarearen jasangarritasun-agenteek sustatutako 62 jardueratan. Eskualdean, Plazaolako eta Bidasoko Bide Berdeetan egin diren jarduerez gain, Leurtzako urtegiaren mendeurrena eta Zubietako Errotaren Eguna (argazkian) ospatu dituzte.