Mankomunitatez mankomunitate emandako sariez gain, parte hartu duten herri guztien artean biztanleko hondakin-edukiontzirako zabor guttien izan duten herriei ere sari berezia eman zaie eta Baztango Basaburuko Almandoz, Aniz, Berroeta eta Ziga izan dira sarituak. Herri hauetan uste osoan biztanleko 23,3 kilo zabor bertzerik ez dute sortu dute. 5.000 euroko saria jasoko dute, herritarren probetxurako izanen den ekipamendua edo proiektua gauzatzeko.
Lehiaketa honetan parte hartu duten lau ikastetxeri ere ohorezko aipamena egin zaie eta horietatik hiru eskualdekoak dira: Berako Toki Ona ikastetxea, Almandozko eskola eta Elizondoko eskola.
Nafarroa organikoarekin bat kanpainako bideoan parte hartu dutenei ere oroigarria eman die Nafarroako Hondakinen Konsortzioak. Ituren eta Zubietako joaldunen izenean, Imanol Baleztenak jaso du oroigarria eta Euskal Jai Berri erremonte fundazioaren izenean, Aimar Jabalera eta eta Julen Larretxea Doneztebeko erremontistek.