Aurrera nagusitu zaio Donezteberi preferente eta jubenilen derbietan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 10a, 08:00

Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilek derbi ikusgarria eskaini zuten larunbatean Lesakan. Azkenean baztandarrak nagusitu ziren. Aurrera eta Gure Txokoako neskak ere ari dira kategroria berean.

Errugbian, garaipena lortu du Sarako Izarrak eta galdu egin du Menditarrak BRT taldeak eta eskubaloian, irabazi egin dute Errekako gizonezkoek eta BKTko emakumeek eta galdu Errekako emakumeek

Lehen aldiz Nafarroako Preferente mailako futbol derbia jokatu zuten Leitzan igandean Aurrerak eta Doneztebek eta azken minutuetan lortutako golari esker nagusitu ziren leitzarrak. Jubenil mailan ere, larunbatean Arkiskilen jokatutako derbian Aurrera gailendu zitzaion Donezteberi. Bertze futbol talde nagusiei dagokienez, Baztanek, Beti Gaztek eta Gure Txokoak etxeko partidak irabazi zituzten eta Beti Gazteko emakumeek etxetik kanpo galdu egin zuten. Neska kadete-infantilak ere hasi dira asteburu honetan eta eskualdeko lau talde (Aurrera, Baztan, Beti Gazte eta Gure Txokoa) ariko dira multzo berean. Lehen jardunaldian derbia jokatu zuten Beti Gaztek eta Baztanek Lesakan eta baztandarrak nagusitu ziren (0-2). Eskubaloian, garaipena Errekako gizonezkoentzat eta BKT emakumezkoentzat eta Errekako emakumeek galdu egin zuten. Errugbian, Sarako Izarrak garaipena lortu zuen estreinako partidan eta BRT Menditarrak taldeak galdu egin zuen Lekarozen.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Jon Zabala eta Ibon Leiza) – Bergara 1

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 3 (Ion Osakar, Elur Meoki eta Aimar Larralde) – CD San Miguel 2

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera 1 (Mikel Martinez-Barranco) – Doneztebe 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD San Ignacio 2 - Baztan B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Gure Txokoa 3 (Urtzi Fagoaga, Bogdan Marton eta Mikel Esnaola) – Behobia 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Touring 3 - Beti Gazte 2 (Idoia Garderen golak)

Jubenilak Euskal Liga

  • Añorga 5 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Beti Ona 2 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • San Marcial C 0 - Gure Txokoa B 1 (Adei Villamea)

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan 3 (Xuban Telletxeak 2 eta Xuban Bengoetxea) – CD Aoiz 4

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Aurrera 4 (Joanes Irurtzunek 3 eta Eder Sagastibeltza) – Doneztebe 2 (Unai Montiel eta Oier Apezetxea)
  • Baztan B 1 (Ugaitz Garaikoetxea) – CD Iruña A 3

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa 3 (Oier Lluzia, Mikel Pombar eta Mattin Perez) – San Marcial 1
  • Beti Gazte 3 (Unax Bereauk 2 eta Gaizka Sein)– Lengokoak 2

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Paz Ziganda 2 – Baztan 4
  • Aurrera 1 (Inhar Altadill) – CDF Itaroa Huarte 2
  • CD Valle de Egues B 1 – Doneztebe 11 (Izei Astibiak 3, OInatz Ibarrak 3, Unai Lizasoainek 2, Iraitz Zelaieta, Aitor Sein eta Aitor Baraibar)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte 0 – Baztan 2 (Ane Mugika eta Kattalin Muratori)
  • CD Gares 1 – Aurrera KE 1 (Haizea Baraibar)
  • Berriozar CF 6 – Gure Txokoa 0

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 1 (Eneko Mayora) – UD Mutilvera 5
  • Doneztebe FT 6 (Alain Bazterrikak 2, Aimar Etxeberria, Jon Larunbe, Rafa Guertan eta Aitor Balda) – CD San Ignacio 2
  • CF Gazte Berriak Ansoain – Aurrera

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Ardoi 1 - CD Baztan 10
  • Doneztebe 3 (Aratz Retegi, Lucas Ezkurra eta Peio Mariezkurrena) – CD Lezkairu B 1

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

  • Erreka 29 – Lizarreria 23

Emakume seniorrak liga

  • Baztango BKT 31 – Transportes Royo Calasancio 29
  • Erreka 19 – Txantrea 29

Jubenil neskak liga

  • Baztango BKT 26 – Lagunak 30

Kadete mutilak liga

  • Cantolagua – Erreka, larunbatean 11:45ean Zangozan.

Kadete neskak liga

  • Lagunak 23 - Baztango BKT A 26
  • Erreka atsedena.

Infantil mutilak

  • Cantolagua 27 – Erreka 19

Infantil neskak

  • Baztango BKT A 18 – Helvetia Anaitasuna B 19
  • BM Loyola A 27 – Baztango BKT B 2
  • Erreka atsedena.

 

ERRUGBIA

Euskal liga, senior lehen mailan

  • Sarako Izarra 27 – Atletico San Sebastian 23
  • BRT Menditarrak 27 – Elorrio 38

16 urtez beheitikoak

  • Bera Bera BRT 19 – Gaztedi 25

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun