Espainiako X. Disc Golf txapelketan ariko dira Baxi Basajaun taldeko hiru ordezkari

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 14:00

Baxi Basajaun taldeko hiru ordezkari ariko dira Espainiako disc golf txapelketan.

Espainiako Disc Golfeko X. txapelketa asteburu honetan, urriaren 7tik 9ra, jokatuko dute Sestao/Portugaleteko Ondejeda-Rivas zelaian. Igantziko IrriSarri Landen egoitza duen Baxi Basajauna Disc Golf Elkarteko hiru jokalarik eman dute izena, denek MP50 kategorian: Podiumeko aukerak dituen Iñaki Gonzalez Olaizola, Jose Joaquin Rouget eta Mikel Ibarrola doneztebarra.

Gaur egun Euskal Herrian bortz Disc Golf zelai daude, horietako bi 18 saskirekin: 2019an inauguratu zen Igantziko IrriSarri Land izan zen lehena eta 2022ko ekainean inauguratu zen Sestao/Portugaleteko Ondejedas-Rivas zelaia. Bi hauetaz gain, Lekunberrin 2022ko abuztuan inauguratutako bederatzi saskiko zelai bat dago eta Trapagako (Bizkaia) eta Doneztebeko entrenamendu-zelaiak, bakoitza hiru saskirekin.

Espainiar estatu mailan 18 saskiko zelai finkoak daude Oviedon (2 zelai), Palau i Plegamans, Santiago de Compostela, Chipiona eta Malagan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun