Bainurako gela, 13 eurotik 19ra
Bularreko haurrentzako esnea, ia sei euroko aldea
Ia hamar euroko aldea 43 euroko erosketa batean
Aipatutako hiru produktu horiek erostean eta aukeratutako farmaziaren arabera, kontsumitzaileak 9,35 euro aurrez ditzake; hau da, 39,4 euro ordaindu beharrean 48,8 euro ordainduko ditu erosleak.% 30eko aldea krema hidratatzaile batean
Hiru produktu horiez gain, bertze laginketa bat ere egin du Irachek, parafarmaziako produktu espezifikoago batekin, Avene krema hidratatzailearekin. 5,5 eurorainoko prezio aldeak aurkitu ditu, hau da, prezio merkeenaren eta garestienaren arteko %30eko aldea.
Produktu batzuk, sustapenekin eskainiak
Produktu batzuk sustapen edo promozioren batean sartuta daude, eta kontsumitzaileak ez du beti eskaintza komertzial horretatik kanpo erosteko aukerarik. Konparaziora, maiz bainurako gelak produktuaren 400 mililitro gehiago eskaintzen ditu doan kargatzeko. Hortzetako pasta, gehienetan, formatu bikoitzean eskaintzen da, eta krema hidratatzailea erostean, zenbait farmaziak produktu kosmetiko erantsiren bat eskaintzen dute, makillajea kentzeko produktu gisa.
Bezeroarekin tratu ona
Irachek dioenez, tratua arras zuzena izan zen bulego guztietan. Horietako batzuetan prezioak erakusleihoetan jartzen ziren erakusgai, edo barra-kode irakurle bat zegoen kodea pasatu eta prezioa ezagutzeko. Arras praktika onak dira, informazioa errazten baitiote kontsumitzaileari. Izan ere, badira web orria duten farmaziak, eta horietako batzuek produktuen prezioaren berri ematen dute.
Kasu batzuetan, produktu bakoitzaren prezioari buruz telefonoz galdetu zen, eta denetan kontsumitzaileari informazioa eskaini zitzaion eta, produktua ez zutenean, momentu hartan enkargatzeko aukera eskaini zitzaion telefonoaren bertze aldean zegoenari.
Sektoreko lehia edo konpetentzia
Iracheren iritziz, azterketak sektoreko lehia edo konpetentzia erakusten du, eta, horri esker, eskaintza eta deskontu gehiago garatu dira, herritarrak etekina atera ahal izateko.
Horrela, kontsumitzaileak, prezioak eta establezimenduak alderatzeko denbora hartzen badu, farmazietan saltzen diren produktu batzuen kostua nabarmen merkatzea lor dezake, bereziki parafarmaziako produktuena.