Gaztetxoen ikus-entzunezko kontsumoari buruzko ikerketa argitaratu berri du UEMAk, eta TTIPI-TTAPAko eremuaren kasuan, 731 inkesta bildu ditu Lehen Hezkuntzako 4-5-6 mailetan; DBHko lau mailetan eta Batxilergoko bi mailetan. Datu bat: ikasleen % 72,9k gaztelaniaz ikusi du telesail bat azkenekoz.
Ikasleen hizkuntza-ezaugarriak
Alde batetik, ikasleriaren hizkuntza-profila aztertu du UEMAk ikerketan, eta horretan, nabarmena da euskara dela ikasleen lehen hizkuntza.
Euskara | Euskara eta gaztelania | Gaztelania | Bertze hizkuntza bat |
57,3 | 25,9 | 14,1 | 2,7 |
Eta hizkuntzaren erabilerari dagokionez ere, % 55,3 euskaraz errazago moldatzen da; euskaraz edo gaztelaniaz berdin % 26,5 eta gaztelaniaz errazago % 18,2. Ohiko erabilera ere euskara da batez ere: etxean (% 70,1), ikasgelan (% 81,6), ikaskideekin gelatik kanpo (% 72,5), lagunekin (% 71,5) eta eskolaz kanpoko jardueratan (% 72,7).
Telebista
Azken hiru egunetan zein kate ikusi dituzten galdetu diete eskualdeko 731 ikasleri. Aunitzek kate bat baino gehiago ikusi dute, eta beraz, kate guztien kontsumoaren batura % 100 baino haundiagoa da: portzentajeak adierazten du zenbat ikaslek ikusi duten bakoitza. Gehien ikusi duten telebista katea ETB1 da, alde haundiarekin, gainera. Ondotik heldu dira FDF (% 27,8), Clan (%24,3), Telecinco ( %20,9), ETB2 (% 17,9) eta Neox (% 17,6).
Bertze datu bat: euskarazko marrazki bizidunen ETB3 katearen kontsumoa % 13koa da, eta erdarazko marrazki bizidunen Clan katearena dezente haundiagoa da: % 24,3koa.
Taula honetan eskualdean adin horietako ikasleek gehien ikusten dituzten kateen emaitzak ageri dira.
ETB1 | ETB3 | ETB2 | A3 | Cuatro | Telecinco |
41,5 | 13,0 | 17,9 | 3,7 | 15,9 | 20,9 |
La Sexta | FDF | Clan | Disney | Boing | Neox |
7,1 | 27,8 | 24,3 | 7,1 | 9,7 | 17,6 |
Dmax | TDP | Energy | GolTV | Divinity | Batere ez |
15,0 | 7,4 | 10,8 | 5,7 | 5,3 | 13,1 |
Plataformak
Plataformen kasuan azken egunetan bakoitza zenbatek erabili duten aztertu dute. Ikasle batzuek plataforma bat baino gehiago erabiltzen dituzte, eta, hala, plataforma guztien kontsumoaren batura % 100 baino haundiagoa da.
Ikus-entzunezko plataformen kasuan, alde haundiarekin Netflix da erabiliena (% 52,8). Amazon da bigarren ikusiena ( % 27,2) eta Movistar + hirugarrena (% 19,7). ETB Nahieran-en kontsumoa baxuagoa da, % 10,9koa.
Netflix | Disney + | Movistar + | Amazon | Apple TV | Nahieran | HBO |
52,8 | 10,8 | 19,7 | 27,2 | 2,1 | 10,9 | 4,8 |
Rakuten TV | Starzplay | Fubo | Mitele | Filmin | Batere ez | |
3,6 | 0,1 | 3,6 | 2,2 | 1,2 | 23,9 |
Serieen hizkuntza
Ikus-entzunezkoen kontsumoa zein hizkuntzatakoa da TTIPI-TTAPAren eremuko ikasle gaztetxoen artean? Telebista kateak eta plataformak aintzat hartuta, azken seriea edo marrazki biziduna zein hizkuntzatan ikusi duten galdetu die UEMAk. Eta erantzuna garbia da: gaztelaniaz ( %72,9). % 11k baino ez du erran euskaraz ikusi duela.
Euskara | Gaztelania | Ingelesa | Bertze hizkuntza bat | Ez du ikusi |
11,4 | 72,9 | 7,2 | 3,1 | 5,3 |
Sare sozialak
Ikus-entzunezkoen kontsumoa telebistara edo plataformetara mugatu ezin dela iritzita, sare sozialen kontsumoa ere aztertu du UEMAk, zehazki, sare sozialen erabilera eta horietako hizkuntza-jarduna. Gehienek Youtube, Whatsapp , Tiktok, Instagram eta Snapchat erabili izana aitortu dute.
Googlechat | Snapchat | Telegram | ||
3,8 | 0,0 | 52,8 | 52,8 | 4,0 |
Tiktok | Twitch | Youtube | ||
56,4 | 15,6 | 7,4 | 64,0 | 81,8 |
Sare sozial jakin batzuen edukiak zein hizkuntzatan argitaratzen dituzten ere galdetu diete gaztetxoei. Oro har gaztelaniazko edukiak ikusten dituzte gehienek: Youtuben % 57,5 batez ere gaztelaniaz (euskaraz batez ere %5,7) eta Tiktoken % 42,4 (% 1,1 euskaraz). Aldiz, Instagramen gehiago dira euskaraz edukiak argitaratzen dituztenak: % 5,9 euskaraz beti, % 9,4 euskaraz gehien, % 10,5 euskaraz eta gaztelaniaz; % 6,2 gaztelaniaz beti eta % 5,2 gaztelaniaz gehien. % 61,6k ez du edukirik igotzen.
Musika
Musika ere aztertu du UEMAk eta gehienek Youtube eta Spotify bidez aditzen dute.
Youtube | Internetetik jaitsi | Spotify | Kontzertuak | Diskoak | Bertzerik |
77,4 | 16,1 | 62,5 | 8,6 | 11,2 | 2,3 |
Hizkuntzari dagokionez, % 35,6k euskaraz eta bertze hizkuntzetan berdin aditzen du, % 22,8k batez ere gaztelaniaz, % 14k batez ere bertze hizkuntzetan eta % 9,4k beti gaztelaniaz. Batez ere euskaraz (% 9,9) eta beti euskaraz (%4,4) aditzen dutenak guttiago dira. Gainerako % 4ak beti bertze hizkuntzetan aditzen du musika.
Bideojokoak
Azkenik, bideojokoen kontsumoa ere izan du aztergai UEMAk. Bideojokoen kasuan, %37,1ek batere ibili ez izana onartu du. Baina ibiltzen direnen artean, % 51,2 gaztelaniazkoetan aritzen da.
Euskaraz | Gaztelaniaz | Ingelesez | Bertze hizkuntza batzuetan | Bideojokorik ez |
3,8 | 51,2 | 12,0 | 1,1 | 37,1 |