Futbolean, talde nagusien artean, Berako Gure Txokoak etxeko lehen partida jokatuko du larunbatean. Doneztebeko gizonezkoak eta Beti Gazteko emakumeak ere etxean ariko dira. Leitzan, berriz, lehen aldiz infantil mailako taldea zelairatuko du Aurrerak futbol handian. Aipatzekoa da azken denboraldietan, gehienez bi talde zelairatu izan dituela Aurrerak eta aurten, berriz, bost izanen ditu (Preferenten bikain hasi den talde nagusia, jubenil mutilak, kadete neskak eta mutilak eta mutiko infantilak). Arkiskilgo belar naturaleko zelaia erabili beharko dute partiduetarako eta entrenamenduetarako eta ikusi beharko da negua nola igarotzen duen. Aurrera kirol elkartetik belar artifizialeko zelaia lortzeko lanean segitzen dute bien bitartean.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko maila
- Lagun Onak B - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Azpeitiko Garmendipen.
Nafarroako lehen maila autonomikoa
- CD Erriberri - CD Baztan, igandean 17:00etan Erriberriko San Miguel zelaian.
Nafarroako Preferente maila
- CD Valle de Egues B – Aurrera, larunbatean 18:30ean Sarrigurenen.
- Doneztebe – Rotxapea CD, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
Nafarroako Erregionaleko lehen maila
- Baztan B – Berriozar CF, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako erregionaleko lehen maila
- Gure Txokoa – Allerru B, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.
Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila
- Beti Gazte – Hernani, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Jubenilak Euskal Liga
- Beti Gazte – Gernika SD, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila
- Gure Txokoa – Behobia, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.
Gipuzkoako jubenilen lehen maila
- Hondarribia - Gure Txokoa, larunbatean 18:00etan Hondarribiako Ondartzan.
Nafarroako jubenilen lehen maila
- CD Kirol Sport – CD Baztan, igandean 16:30ean Orkoienen.
Nafarroako jubenilen bigarren maila
- CD Iruña A – Aurrera, larunbatean 11:00etan Taxoaren.
- Berriozar CF A - Baztan B, igandean 13:30ean Berriozarren.
- Doneztebe – UCD Burlades B, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
Gipuzkoako kadeteen gorengo maila
- Igeltegi - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Donostiako La Sallen.
- Real Union Club - Beti Gazte, igandean 12:00etan Irungo Gal zelaian.
Nafarroako kadeteen bigarren maila
- Baztan – Beti Kozkor A, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
- CAD Irabia – Aurrera, larunbatean 12:00etan iruñeko Irabia ikastetxean.
- Doneztebe – CD Salesianos, igandean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
Nafarroako infantilen lehen maila
- CD Baztan – CD Izarra, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
- Berriozar CF B – Doneztebe, igandean 12:00etan Berriozarren.
- Aurrera – CS Asdefor B, larunbatean 17:15ean Leitzako Arkiskilen.
Nafarroako infantilen bigarren maila
- CD Baztan – UCD Burlades, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
- CD Paz Ziganda - Doneztebe, larunbatean 19:00etan Atarrabiako Peritosen.