Usategietako tradizioaren besta egin dute Lizarietan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 26a, 16:00

Bi urtez egin gabe egon ondotik, berriz ere Usategietako tradizioaren besta antolatu dute Sara eta Etxalarko usazaleek eta hainbat lagun bildu da igandean Lizarietan.

Bertako ekoizleen merkatua egin dute. Usoak sarean erakusketa ikusgai izan da, Sarako Ondarearen eskutik. Usazaleen makila-egite erakustaldi parte-hartzailea ere egin dute eta haurrendako puzgarriak izan dira. Botaluze pilota partida jokatu dute eta Usategietako makila (karrote) botatzeko munduko VII. Txapelketa ere jokatu da. Sara eta Etxalar arteko 2011ko irailaren 4ko hitzarmenaren sinadura berretsi zuten bi herrietako alkateek. Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak emanaldia eskaini zuen eta goiz osoan erretzen egon zen aretxe haragia bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun