Garaipenak lortu dituzte Aurrera, Baztan eta Beti Gazteko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 26a, 08:00
Berako Gure Txokoak bi talde zelairatu ditu aurten jubenil mailan. Gorengoen mailakoak, hasierako bi partidak irabazi eta lider da. Argazkia: Aitor Arotzena

Doneztebek eta Gure Txokoak, aldiz, galdu egin dute, eta eskubaloian, BKTko emakumeek irabazi eta Errekako gizonezkoek galdu egin dute kopan

Asteburuko kirol jardunaldiak, ohikoa denez, denetariko emaitzak utzi dizkigu. Futbolean, denboraldiko lehen garaipena lortu du Beti Gazteko gizasemeen talde nagusiak eta Baztan eta Aurrerako talde nagusiek ere, goiko postuetara hurbiltzeko garaipenak lortu dituzte, Beti Gazteko emakumeek bezalaxe. Gure Txokoak, aldiz, galdu egin zuen estreineko partidan eta Doneztebeko futbol talde nagusia ere garaipena ezin lortuz dabil. Leitzan jokatutako derbietan, kanpotarrak garaile: Baztan B jubenil mailan eta Doneztebe kadetetan. Baztan eta Beti Gazteko kadeteek hamabina gol sartu zituzten. Eskubaloiari dagokionez, Baztango BKTko emakumeek garaipena lortu zuten eta Errekako gizonezkoek galdu egin zuten kopako hondarreko partidan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Aloña Mendi 0.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 1 (Javier Urrutia) – FC Bidezarra 0

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera 3 (Oinatz Mariezkurrena, Mañel Woischwill eta Asier Barriola) – CD Soto Ibarbaso 2
  • CD Universidad de Navarra 2 – Doneztebe 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Beti Kozkor B 1 - Baztan B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Landetxa 2 - Gure Txokoa 1 (Iñaki Ruiz)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Leintz Arizmendi 1 - Beti Gazte 5 (Idoia Gardek 4 eta Olaia Telletxea)

Jubenilak Euskal Liga

  • SD Deusto 5 - Beti Gazte 1 (beraien atean)

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa 4 (Adur Huizik 2, Jokin Irazoki eta Enaitz Portu) – Internacional CD 0

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • Gure Txokoa 1 (Iker Petrirena) – Dunboa Eguzki 1

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • Baztan 5 (Xuban Telletxea, Iker Oteiza, Julen Urreaga, Imanol Zoco eta Angel Telletxea) – UD Mutilvera B 3

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Aurrera 1 (Imanol Biurrarena) - Baztan B 2 (Haritz Bidegainen golak)
  • Gazte Berriak Ansoain B 1 – Doneztebe 3 (Urko Oiarzabalek 2 eta Unai Montiel)

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Ekintza 0 - Gure Txokoa 4 (Peio Martikorenak 2, Ortzadar Iratzoki eta Oier Lluzia)
  • Beti Gazte 12 (Iker Irigoienek 6, Unax Bereauk 4, Peru Urra eta Urko Olaizola) – Beti Ona 0

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Valle de Egues B 0 – Baztan 12 (Emilio Alejandro Martinezek 3, Gartxot Iribarrenek 3, Mikel Sansiñenak 2, Julen Alegre, Asier Barberena, Jon Pruaño eta beraien atean)
  • Aurrera 2 (Janitz Sagastibeltza eta Odei Garmendia) – Doneztebe 5 (Koteto Ezkurrak 2, Aitor Baraibar, Unai Lizasoain eta Aitor Sein)

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Azkoyen – CD Baztan
  • CD Ademar 1 – Doneztebe 2 (Adam Otxandorena eta Aimar Etxeberria)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopa

  • Erreka 27 – Ardoi A 31

Emakumezko seniorrak kopa

  • BM Ardoi 22 - Baztango BKT 25

Kadete mutilak kopa

  • Beti-Onak Atarrabia 16 – Erreka 44
  • Kadete neskak kopa
  • BM Noain 7 - Baztango Kirol Taldeak A 31

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun